LGBT identitateei buruzko zikloa abiatuko du Lumak Haizek
Lehen saioan, bisexualitatearen errealitateei, bifobiari eta haren ikusgarritasunari buruz arituko dira. Saioa irekia izango da, hilaren 23an.
Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa elkarteak LGBT identitateei buruzko zikloa hasiko du ostiral honetan. Lehen saioan, bisexualen errealitateak izango dituzte hizpide, “bifobia, erreferenteak eta ikusgarritasuna”. Palmera Monteron izango da tailerra, 18:00etan.
Ez da hitzaldi bat izango eta parte hartzeko aukera irekita egongo da. “Tailerra bideoez eta kriskitinez zipriztinduko dugu eta barreak ere espero ditugu”. Ataka zabalik dagoela denentzat diote, baina ez dutela jarrera guztiak onartuko. Hizkuntzaren aldetik, elebiduna izango da eta aldi bereko gaztelaniarako itzulpena bermatuko dute. Horrez gain, espazioa irisgarria dela baieztatu dute.
Tailerraren aurretik zer esateko duenari beso zabalik jaso nahi dio elkarteak eta, horretarako, haien helbide elektronikoa zabalik dagoela gogoratu dute.