Hondarribiko XXIV. Traineru Jaitsiera, bertan behera
Bidasoa ibaian piraguismoko pistako Euskadiko Txapelketa gauzatuko da Hondarribia Arraun Elkarteak jaitsiera egitea aurreikusi zuen ordu eta leku berean.
Haize zakarra eta olatu handiak iragarri dituzte larunbaterako. Haatik, Hondarribiko hondartzan egitekoa zen traineru jaitsiera ibaira lekualdatzea aurreikusi zuen Hondarribia Arraun Elkarteak, beste zenbait alditan egin bezala. Larunbatean, baina, ezinezkoa izango da proba burutzea, jaitsieraren ordu eta leku berdinean piraguismoko pistako Euskadiko Txapelketa jokatuko delako. Hala ere, elkartetik adierazi dutenez, ez dute baztertu proba beste egun batean antolatzea.