Aspaceko langileek hiru eguneko greba egingo dute
Etxebizitza zerbitzuko langileek greba egingo dute lan hitzarmena hobetzeko negoziazioa desblokeatzeko. Greba egunak, martxoak 14, apirilak 11, eta maiatzak 8 dira.
Aspaceko etxebizitza zerbitzuetako 169 langilek hiru eguneko greba egingo dute, martxoaren 14an, apirilaren 11n eta maiatzaren 8an. Dagoeneko greba egun bat egina dute, hilaren 9an izan zen. Lan hitzarmena berritu nahi dute, langileen lan baldintzak hobetzeko eta eros ahalmena bermatzeko, baina negoziaketa blokatuta dago.
Soldatan hobekuntzak galdegiteaz gain, lana eta bizitza pertsonala kontziliatzeko lan baldintza duinak nahi dituzte. Horrez gain, enpresaren antolakuntza eta funtzionamendua hobetzea eskatzen ari dira.