Erdi Aroa korrika ezagutzeko ibilbidea
Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sareak antolatu du ibilbidea. 7 hitzordu nabarmendu dituzte, lasterketa bat sareko udalerri bakoitzeko.
Korrika egitea gustuko dutenentzako plan berezi bat aurkeztu du Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sareak; Erdi Aroa korrika ezagutzeko ibilbidea. 7 hitzordu nabarmendu dituzte, lasterketa bat sareko udalerri bakoitzeko.
Lehen lasterketa, Trail Marvao, hilaren 25ean izango da Marvao-n (Portugal). Hurrengo hitzorduak abuztuan izango dira: 14an Jerez de los Caballeros-en, 17an Almazán-en eta 28an Laguardia-n. Urriaren 27an izango den lasterketa Hondarribikoa izango da; XXV Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketa. Eta urtea amaitzeko, abenduaren 31an bi lasterketa izango dira ibilbidearen barnekoak: Lizarrako XI. san Silbestrea eta Sigüenzako XIV. San Silbestrea.
Gainera, lasterketa horietakoren batean parte hartzeak saria izan dezake. Lasterkarien artean monumentu historikoak ezagutzeko bi pertsonentzako asteburu bat (gau bat bazari bat eta bisita kulturala) zozketatuko dituzte.