Datuak kudeatzeko ikastaroaren bigarren edizioa burutu dute
Bidasoa Bizirik-ek antolatutako ikastaroa da eta Mondragon Unibertsitateko Business Data Analytics Graduko irakasleek gidatu dute. Eskualdeko 12 enpresek parte hartu dute.
Irun eta Hondarribiko industria enpresekin izandako topaketetan zenbait gairi buruzko prestakuntza beharrezkoa zela atzeman zuen Bidasoa Bizirik-ek. Premia zuten gai horien artean identifikatu zuten datuak kudeatzen ikasteko beharra. Horregatik, Bidasoa Bizirik-ek Datuak kudeatzeko lehen ikastaroa antolatu zuen eta haren “arakasta” ikusita 2024ko urtarrilean bigarren bat antolatu zuten.
Mondragon Unibertsitateko Business Data Analytics Graduko irakasleak izan dira ikastaroa gidatu dutenak, eta eskualdeko 12 enpresetako ordezkarik parte hartu dute bertan: Iruma diseinu eta proiektu industrialak, Pulimentos metálicos Txingudi, Fepako Protección, Industrias Onyarbi, Forest Pioneer, Alon automotive, Sacytrans, Zubelzu, Mecanizados Josmil, Indart 3D, IP 21 Proiektuen ingeniaritza eta Poliester Gabiria.
Guztira 15 orduko ikastaroa izan da, 5 saio egin dituzte eta horietan zati teorikoa zein praktikoa landu dute. Datuen erauzketari eta kudeaketari buruzko ezagutza landu, negozioen errentagarritasuna ezar daitezkeen proiektuak identifikatu eta Power BI eta Knime bezalako tresnekin lan egin dute.