Bidasoko maratoi erdia dela-eta trafiko aldaketak izango dira Hondarribian
Igandean bi lasterketa igaroko dira udalerritik: I. Lomeña Fachadas Bidasoko Maratoi Erdia eta 10k Rhenus Logistics.
Igandeanbi lasterketa igaroko dira udalerritik: I. Lomeña Fachadas Bidasoko Maratoi Erdia eta 10k Rhenus Logistics. Bi lasterketetan parte hartuko duten lasterkariak Irungo Kolon pasealekutik irtengo dira, eta eskualdetik itzuli bat egin ondoren, Urdanibia plazan helmugaratuko dira. Hondarribira Mendelu auzotik sartuko dira, Amute igaro eta Molla ibilbidetik Kai Berriraino iritsiko dira. Ondoren, Ramon Iribarren pasealekutik Foru kalera igaroko dira eta Sabin Arana kaletik Irunera itzuliko dira.
Trafiko aldaketak
Hilaren 24 goizetik, 08:00etatik aurrera, ezingo da Zuloaga kalean ibilgailurik aparkatu, ezta Zuloaga kalean ere. Igande goizean 09:20ean irtengo da azken autobusa Lurgorritik eta 11:30ak arte autobus zerbitzuak ezin izango du geldialdirik egin hurrengo geltoki hauetan: Foru, Itsasargi, Bernart Etxepare eta Sabino Arana. E21 lineak Santa Engrazian izango du lehen geltokia eta E25 eta E27 lineek Arrokan eta Santa Engrazian. Trafikoa Kosta kalera bideratuko da, autobus zerbitzua izan ezik.
Igande goizerako ibilgailu pribatua ez erabiltzea gomendatu du udalak. Aldaketa guzti hauek 11:30erako amaitzea aurreikusi dute.