Txingudi badia lotuko du M8ko martxak
M8 Asanblada Feministak deitutako martxak bi zutabe edukiko ditu, Hondarribitik eta Hendaiatik abiatuta. Biak ala biak Irunen bukatuko dira.
M8 Asanblada Feminista urtarriletik dabil martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzen. Bide horretan, gaur jakinarazi dute manifestazioa egingo dutela Txingudi badia zeharkatuko duena, urtero lez. Asanbladak aldarri hartu du eskubideak finantzatzeak berdintasuna azkartzea dela izango da.
Bi zutabe irtengo dira eta biak ala biak Irungo San Juan plazan bukatuko dira. Bata, Hondarribiko Martxoak 8 plazatik, 17:30ean. Mendeluko biribilgunera 18:30etako iristea dute aurreikusita, eta bertan irundarrek bat egin ahalko dute.
Bigarren zutabea Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuko aparkalekutik abiatuko da, 17:45an. Santiago zubira 18:15ean ailegatuko dira eta bertan ere irundarrek bat egiteko aukera egongo da.
Irungo Zabaltza plazara 19:00etan iritsiko dira, eta bukaera San Juan plazan izango da 19:30ean. Bertan, manifestua irakurriko dute.