Santiagotarrak nagusitu egin da asteburuko lehietan
Aulki mugikorrekoek Gipuzkoako Ligako Lerrokako Estropada jokatu dute; piraguistek, aldiz, Bizkai eta Gipuzkoako Txapelketak. Domina festa bizitu zuten bi kasuetan.
Aulki mugikorrekoak, Gipuzkoako Ligan
Santiagotarrakeko aulki mugikorreko taldea Legution izan da asteburu honetan, bertan jokatu baita Gipuzkoako Ligako Lerrokako Estropada. Guztira bost estropada izango dira eta dagoeneko bat eginda, honakoak izango dira hurrenak: martxoaren 9an, Legution, apirilaren 6an Legution, apirilaren 27an Orion, eta ekainaren 1ean Legution.
Hurrengo lehia egunean “konpromiso bikoitza” dutela adierazi du Santiagotarrakek. Emakumeen senior taldea Londresera joango da Women’s Eights Head of the River Race jokatzera; gainontzeko taldekideak Legution izango dira lerrokako bigarren estropada egitera.
Pasa den asteburuan sei garaipen jaso zituen Irungo klubak:
- Lauko haurren scull maskulinoan: Julen Carro, Bruno Perez, Marco Viniegra eta Thomas Aguado.
- Lauko kadete maskulinoan: Unai Arcelus, Markel Irigoien, Dumitru Rus eta Martin Gonzalez.
- Skiff gazte maskulinoan: Bittor Lekuona.
- Scull absolutu femenino bikoitzean: Maitane Zapirain eta Aitzpea Gonzalez.
- Skiff gazte femeninoan: Elaia Saenz.
- Lauko scull gazte maskulinoan: Julen Villafranca, Beñat Fernandez, Bittor Lekuona eta Julen Beltran.
Piraguistak, Bizkai eta Gipuzkoako Txapelketan
Iragan asteburuan piraguistak Plentzian egindako Bizkaiko Txapelketan eta Zumaiako Gipuzkoako Txapelketan izan dira. Bietan 5.000 metrotako proba burutu behar izan dute denek.
Bizkaian, urrezko lau domina, zilarrezko lau eta brontzezko bat irabazi zituzten. Gizonen kadete kategorian Lukas Cabezon eta Odei Gelbenzu izan ziren irabazleak; Emakume kadeteetan, berriz, Nora Arana izan zen lehena iristen eta June Arrastua bigarren.
Gizonen gazte kategorian Iñigo Irastorzak zilarrezko domina jantzi zuen eta Markel Juaristik brontzezkoa. Emakume gazteetan Maialen Victoria izan zen garaile eta Enara Nuñez bigarren. Azkenik, 50 urtetik gorako beteranoen kategorian Asier Ursua izan zen bigarren.
Gipuzkoako jardunaldiari dagokionez, urrezko sei domina, zilarrezko bost eta brontzezko bi poltsikoratu ditu Irungo klubak. Gizonen kadete kategorian Ibai Aranburu izan zen lehena eta Lukas Cabezon bigarrena. Odei Gelbenzuk garaipen bikoitza izan du asteburuan bai Plentzian eta bai Zumaian, urrezko domina jantzi baitu bietan.
Emakume kadeteetan, Eider Zezilia izan zen lehenengoa eta June Arrastua bigarrena, Plentzian egin gisan. Gizonen gazte kategorian Iñigo Irastorzak urrezko domina bereganatu zuen, Alex Aranak zilarrezkoa, eta Markel Juaristik brontzezkoa. Emakume gazteetan Eneritz Aizpiolea izan zen irabazlea eta Maialen Vitoria podiumean bigarrena.
Seniorretan Beñat Arsuagak irabazi zuen txapelketa eta denen arteko markarik hoberena egin zuen kronometroan 20:16 minuturekin. Azkenik, 50 urtetik gorakoen beteranoen kategorian Ramon Gorrotxategin zilarrezkoa jantzi zuen.
Taldekako Gipuzkoako Txapelketaren sailkapenean lehenengo postuan dago Santiagotarrak. Taldearen hurrengo hitzordua Irunen izango da, etxean, eta Neguko Euskadiko Txapelketa jokatuko da. Horren hurrengo asteburuan, aldiz, Sevillara bidaiatuko dute Neguko Espainiako Txapelketara.
Ur bizietako piraguistek ere hitzordua dute Pontevedrako Mondariz herrian, bertan egingo baita lehen aldiz Espainiako Kopa. Otsailaren 24tik 25era bitartekoa izango da lehia eta 24 kirolarik hartuko dute parte.