Bidasoa ospitaleko irisgarritasun falta salatu du herritar batek
Gurpildun aulkian mugitzen da Juncal Cepeda, eta bideo batean salatu du ospitale inguruko irisgarritasun falta. Arazoa konpontzea eskatu du.
Bidasoa ospitale inguruko irisgarritasun falta salatu du Juncal Cepeda herritarrak X sare sozialean publikatutako bideo baten bidez. Gurpildun aulkian mugitzen da Cepeda eta nagusiki modu horretan mugitzen direnei eragiten dien arazoaz aritu da.
Bideoan kontatu duenez, espaloia estuegia da pasatzeko. Horrez gain, bidean zehar “hainbat oztopo” daudela erakutsi du, hala nola, zutabe bat espaloiaren estutasuna areagotzen duena. “Errepidetik joan behar naiz, ondorioz”. Bidean aurrera zebrabide batera iritsi da eta beheramendurik gabekoa dela ikusten da ere.
Irisgarritasunaren arduradunei zuzendu zaie: “Honen arduradunek konpon dezatela eskatzen dut. Bideoa horretarako grabatu dut, ezin dugulako pasa gurpildun aulkian gabiltzanok”. Gaineratu du irisgarritasunaren arazoa “ospitaletik kanpo” hasten dela. “Ospitalera oraingo moduan joan nahi izatekotan, ezinezkoa da”.
Vamos al #HospitalBidasoa #osakidetza #bidasoa #hondarribia #irisgarritasuna #accesibilidad #mugikortasunMurriztuta #movilidadReducida #sanidad @HondarribiaUdal @osakidetzaEJGV @irunhitza pic.twitter.com/UqguKOmGqV
— Juncal (@condesitadeirun) February 14, 2024