Inauteriek jarraipena izango dute asteburuan
Inauterietako karrozen desfileaz gain, mozorro lehiaketa eta kalejira antolatu dituzte. Desfilea 17:00etan hasiko da.
Joan den larunbatean haize bolara bortitzen ondorioz inauterietako konpartsen desfilea bertan behera utzi eta hitzordua hilaren 17ra aldatu zuten. Larunbat honetan, beraz, konpartsek inauterietarako prestaturikoak erakusteko aukera izango dute. Arratsaldeko 17:00etan irtengo dira.
Desfilea ez da larunbatearako antolatuko duten ekintza bakarra. Bidashop-ek mozorro lehiaketa antolatu du. Zabaltza plazan izango da 11:00etan. Parte hartu nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du Bidashop-en webgunean.
Desfilearen ondoren, 21:00etan Los Tranquilos taldeak, kalejiran, hiriko kaleak girotuko ditu. Ibilbidea honakoa izango da: Urdanibia plazatik San Juan plazara heldu eta Kale Nagusitik Legia kalea igaro eta Berrotaran kalean amaituko dute.
Ez ohiko desfilea izango denez, egun honetarako aldez aurretik programaturik zeuden ekintzek aldaketak jasango dituzte. Irun Hiria Musika Bandaren kontzertuan, eguna martxoaren 22ra aldatuko da. Amaia KZn izango da 19:00etan.
Tafikoan aldaketak
Larunbateko desfileak trafikoan aldaketak eragingo ditu, 16:15etik 20:00ak arte.
- 16:30etik Letxunborro hiribideko erreia moztuta egongo da. Zubimuxurako noranzkoan Anaka kaleko bidegurutzetik.
- 16:45etik ezin izango da hurrengo kaleetara sartu: Anaka, Donostia, Zubimuxu, Hondarribia, Colon ibilbidea, Gipuzkoa hiribidea, San Martzial eta Prudentzia Arbide. Ondorioz, bizilagunak ezin izango dira Miguel de Astigar, Jabobo Arbelaiz eta Cipriano Larrañaga kaleetara sartu. Erdialdera Gipuzkoa hiribidetik eta Luis Marianotik barrena egin beharko da (kontrako noranzkoan). Renfe geltokira Anaka kaletik soilik sartu ahal izango da.
Taxi zerbitzua
- San Juan plazako geltokian ez da zerbitzurik eskainiko.
- Jose Ramon Agirretxeko geltokira Gipuzkoa hiribidetik sartu beharko da, Luis Mariano kalean barrena.
Autobusak
- L1. ZAISA-OSPITALEA: 16:30etik 20:00era arte autobusak Osinbiribileko biribilgunera iritsiko dira. Dunboako anbularioan geldialdia egingo du. Ondoren, GI-636 errepidetik joango da eta Letxunborro hiribidetik helduko da ospitalera.
- L1. OSPITALEA-ZAISA: 16:30etik 20:00ak arte autobusak Aldabe mendiraino iritsiko dira. Bertan buelta eman eta GI-636 errepidetik Osinbiribileko biribilguneraino joango da eta handik ohiko ibilbidea egingo du.
- L2: SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI: 16:30ean izango du azken irteera Fermin Calbeton kaletik. Lineburua Bidasoa LHII pareko eskola autobusaren geralekuan egongo da.
- L3: SAN JUAN – ARTIA: Fermin Calbetonetik irtengo den azken autobusa 16:30ean izango da eta 20:00ak arte lineburua Bidasoa LHII pareko eskola autobusaren geralekuan egongo da.
- L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA: 16:15ean izango da azken irteeta Fermin Calbetonetik 20:00ak arte. Lineaburua Olibondoen biribilguneko geralekuan izango du.