Hondarribiko Korrika Kulturalak badu egutegia
Korrika kulturalaren baitan ekintza ugari antolatu ditu Hondarribiko Korrika Batzordeak.
Korrika Kulturalaren baitan ekintza ugari antolatu ditu Hondarribiko Korrika Batzordeak, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin.
Hilaren 29an Kultur Etxeko Areto 19:30ean Pio Perez Aldasoro idazlearen ‘Teresa del Valle, bidegile eta gidari’ liburua aurkeztuko dute. Idazlea bera izango da saioa gidatuko duena. Bertan, Teresa del Valle antropologoaren lanaren errepasoa egin du Perez-ek.
Hurrengo egunean, martxoaren 1ean ‘Piztu! EmakumeON Energia’ antzerki emanaldia egingo dute. 18:00etan izango da Itsas Etxean. Emakumeak zientzian duen pisuari buruzko antzezlana da. Sarrerak Arma Plazan edota kutxabank-en webgunean eskuratu daitezke.
Azkenik, martxoaren 9an DRAGaldia, drag ikuskizuna egingo dute, Psilocybe Aretoan, 22:00etatik aurrera.