Donostiako aireportuak 28.423 bidaiari jaso zituen urtarrilean
2023 urtearekin alderatuta %2,5 bidaiari gehiago igaro dira Hondarribian dagoen azpiegituratik.
Aireportuko pistak. 2023 urtea ondo amaitu zuen Donostiako Aireportuak, baita urtea ondo hasi ere. 2024ko urtarrilean 28.423 bidaiari igaro ziren azpiegituratik, aurreko urteko urtarrilarekin alderatuta %2,5 gehiago. Hegaldi kopuruari dagokionez, hauek ere hazi egin ziren. Guztira 356 aireratze eta lurreratze egin ziren urtarrilean, 2023-arekin alderatuta %3,8 gehiago.
Une honetan lau helmuga eskaintzen dira aireportuan: Madril, Bartzelona, Londres eta Kanaria Handia. Udako denboraldian konexio gehiago batuko dira eskaintzara: Sevilla, Malaga, Las Palmas Kanaria Handikoa, Menorca, Valentzia, eta berrikuntza gisa, Edinburgo.

