Amiantoaren arriskuaz, Jesus Uzkudunen hitzaldia
'Amiantoak eragindako minbizi eta beste gaixotasunak' da hitzaldiaren ardatza. Hilaren 22an izango da, 18:00etan, Erdiguneko auzo elkartean.
Jesus Uzkudun Euskadiko Amiantoaren Biktimen bozeramailea da eta Irunen izango da datorren hilaren 22an Amiantoak eragindako minbizi eta beste gaixotasunak deituriko hitzaldia eskaintzen. Txingudiko Pentsiodunen mugimenduak gonbidatu du eta Erdiguneko auzo elkartean (Aldapeta karrika, 7) elkartuko dira, 18:00etan.
Uzkuduni 2021ean diagnostikatu zioten asbestosia. Biriketako gaixotasun kronikoa da eta amianto zuntzak arnasteagatik garatzen da. Beasaingo CAF enpresan lan egiten zuen bitartean arnastu zuela amiantoa ziur da bozeramailea.