Kateako ordainlekua itxita egongo da gaur gauean
Hirugarren errei bat irekitzeko lanei ekingo diete eta 22:00etatik 06:00etara itxiko dute ordainlekua.
Bidegik jakinarazi du Kateako AP-8ra sartzeko ordainlekua itxita egongo dela gaur gauean 22:00etatik 06:00etara. 300 metroko hirugarren errei bat egiteko lanak hasiko dituzte Bilborako noranzkoan. Bien bitartean, Oinaurreko sarbidea erabil daiteke Bilborako noranzkoan joateko, edota Gi 636 errepidetik jarraitu Oiartzungo lotuneraino.
Hirugarren erreia lortzeko, beharrezkoa izango da AP-8ko trafikoa eta Irun Mendebaleko lotuneko sarrera-adarretik autobidera sartzen direnak bereizten dituen hormigoizko hesia lekuz aldatzea. Metalezko hesiak ere desmuntatuko dira, eta euri-uren eta argiteriaren kutxak eraitsiko dituzte, konfigurazio berrirako egokiak diren beste batzuekin ordeztuz.