Marlaxka A taldeak berdinketa eskuratu du bosgarren jardunaldian
Gipuzkoako ligak atsedenaldia izan zuen joan den asteburuan, Gipuzkoako Xake Federazioak denboraldi hasieran adostu bezala.

Gipuzkoako Xake Federazioak denboraldi hasieran adostu bezala, Gipuzkoako ligak atsedenaldia izan zuen joan den asteburuan, inauteriak zirela-eta. Euskal ligan ordea, ez dute atsedenik izan.
Euskal ligako ohorezko mailan aritzen den Marlaxka A taldeak etxean jokatu zuen Abadiñoren aurka. Irabaztea merezi izan bazuten ere berdinketarekin amaitu zuten bosgarren jardunaldia (2-2). Taldea Patxi Morenok, Josu Tornayk, German Herrerak eta Ander Tafallek osatu zuten. Partaideek ez zuten inauterietako izpiritua galdu nahi izan eta mozorrotuta agertu ziren partida jokatzera.