Gurasoak nerabeen hezkuntza gaitasunean trebatzeko tailerrak
Hiru tailer egingo dituzte. Lehena bi jardunalditan banatuko dute, hilaren 22 eta 29an. Bigarrena martxoaren 18izango da eta hirugarrena maiatzaren 8an.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/02/treba_gurasoak_hondarribia.jpeg)
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak eta Hondarribiko Udaleko Gazteria departamentuak antolatutako prestakuntza-ekimena da ‘Treba gurasoak’ ekimena.
Internet-a, pantailak, bideo-jokoak, sare sozialak… nola kudeatu ikasteko tailerra da Rakel Gamitok zuzenduko duena. Nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Horretatik, gurasoei zuzenduriko tailerra da.
Hainbat tailer eskainiko dituzte eta guztiak euskaraz izango dira: hilaren 22an eta 29an, martxoaren 18an eta maiatzaren 8an.
Lehen jardunaldia hilaren 22an izango da eta hilaren 29an izango du jarraipena. Bi orduko iraupena izango dute saioek, 17:30ean hasi eta 19:30ak arte. Kultur Etxeko 103 gelan izango dira. Izen emateak udalaren webgunean, gazteria atalean edota 688 72 80 57 telefonora deituta egin beharko dira. Gehienez 20 pertsonek parte hartu ahal izango dute.