Familia ugarientzako dauden zerbitzu eta jardueren berri emango du Hirukidek
Hirukide Familia Ugarien Elkarteen Federazioak eskainiko duen informazio saioa hilaren 20an izango da 18:00etan Zuloaga Etxean.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/02/zuloaga_etxea_hirukide.png)
Hirukide Familia Ugarien Elkarteen Federazioa da eta hilaren 20an informazio saio bat eskainiko du Hondarribian. Hitzordua 18:00etan izango da, Zuloaga Etxean.
Udalerrian familia ugarientzako dauden zerbitzu eta jardueren berri emango dute, eta kolektiboaren laguntza eta hobari publikoei buruzko informazio zehatza jaso ahal izango dute familiek. Besteak beste, argiaren bonu soziala eta termikoaz, kide ugariko familia izaeraren eskubideez, hobarien baimenei buruzko zalantzez, familia lege berriaren aurreproiektuaz arituko dira.
Aurkezpenera joaterik ez dutenek baina informazioa jaso nahi dutenek hilaren 20an bertan, Zuloaga Etxean jaso ahal izango dute 09:30etik 1400etara eta 15:00etatik 17:30ak arte. Hurrengo formularioan izena eman dutenek lehentasuna izango dutela jakinarazi dute.