Igor Enparan izendatu dute Txingudi-Bidasoa Partzuergoko presidente berri
Kontseilu Nagusiko karguak berritu, ikasturteko egutegia finkatu eta lan batzordearen sorrera iragarri ditu Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak.
Asteburuan bildu Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko Kontseilu Nagusiko kide diren Irun, Hondarribia eta Hendaiako alkateak. Bilera horretan kontseiluko kargu berriak izendatu dituzte eta Igor Enparan da lehendakari berria, eta Hendaiako alkatea Kotte Ecenarro eta Irungo alkatea, Cristina Laborda lehen lehendakariorde eta bigarren lehendakariordea izango dira, hurrenez hurren.
Halaber, Laborda Enparan alkateak Baiona Donostia Euskal Eurohiriaren Garapenerako Interes Ekonomikoko Europako Taldean Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren ordezkari izendatzea erabaki dute.
Ikasturte honetan egingo dituzten ohiko bilkuren egutegia ere finkatu zuten eta horietako bat maiatzean izango da eta bestea azaroan. Era berean, “aho batez” erabaki dute lau lan-batzorde eratzea honako arlo hauetan dituen programak garatzeko: kultura, euskara, kirolak eta turismoa. Horietako bakoitzeko ordezkariak Partzuergoko lehendakari Enparanek izendatuko ditu, kontseiluak onartu ondoren.
Lan batzordearen eginkizunak ondorengoak izango dira, hitzez hitz:
- Partzuergoan jasotzen diren proiektuak aurkeztu eta lantzea eta proiektuen lehen azterketa egitea.
- Horiek prestatzea eta urteko lan-planak proposatzea.
- Egindako lan-proiektuak eta -planak Zuzendaritza Batzordeari bidaltzea, azter ditzan eta, ondoren, eskumena duen erakundeak erabaki dezan.
- Aldaketen, ideien eta ekarpenen proposamenak Zuzendaritza Batzordeari bidaltzea.
- Onartutako proiektuak gauzatzea, eta horretarako beharrezko lanak banatzea.
- Lantaldeen proposamenak ez dira lotesleak.
2024ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak baliozkotzea
Ebazpenen berri eman ondoren, Mugaz Gaindiko Partzuergoaren 2024ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak baliozkotu dira. Aurrekontu-proiektuaren partida nagusien artean, nabarmendu egin dituzte mugikortasuna (12.000 euro), kultura-programazioa (41.910 euro), euskararen sustapena (20.600 euro), kirolaren sustapena (48.000 euro), turismo-informazioa eta -sustapena (20.500 euro) eta herritarren parte-hartzea (30.000 euro).