Txingudi Errugbik asteburu honetan garaipenak eta porrotak
Biok Txingudik partida ona egin zuen baina azken emaitza porrotarena izan zen. Mutilek, aldiz, ez hain ongi jokatuta irabazi egin zuten.
Partidaz betetako asteburua izan a Txingudi Errugbirena. Biok Txingudik etxean galdu zuen Bera Bera-Ordiziaren kontra, baina ondo jokatuta; Zaisa Txingudik, berriz, irabazi egin zuen Zarautz Bren aurka baina kostata.
Biok Txingudik 5 eta 24 galdu zuen. Hasiera berdindua izan zen eta etxekoek b ere hogeita biko eremuan defentsan aritu behar izan zuten. Era horretan, bederatzigarren minutuan, azkar ateratako zigor kolpe baten ondorioz, bisitariek lehenengo puntuak eskuratu zituzten. Partida osoan zehar markagailuari buelta eman nahian aritu ziren Txingudikoak eta Miren Fernandezek entsegu eremura iristea lortu zuen.
Bera-Bera-Ordiziarren esperientzia gailendu eta etxekoen erasoak gelditu zituzten. Markagailuan aldea nabari handitzea lortu zuten Bidasokoen defentsan gabeziak zeudela eta. 60, 67 eta 75 minutuetan lortutako hiru entseguekin eta 60 minutuko eraldaketarekin, 5 eta 24 emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.
Asteburu honetako partidaren ondoren, Biok Txingudik Euskadiko emakumeen ligako lehenengo fasea zazpigarren postuan bukatu du, 11 partidatik 4 irabazita, 5 bonus punturekin, eta ondorioz, 21 punturekin. Bigarren fasean B multzoan jokatuko dute eta egutegiaren berri aste honetan izango dute.
Hasieratik zelaira ateratako taldea honako hau da: Saioa Gartzia, Gaxi Famoso, Maren Santa Cruz, Zumendi Caro, Maier Aia, Lohitzun Aia, Miren Fernandez, Lea Etxebarrieta (kapitaina), Leire Muñoz, Enara Arruti, Laida Rodriguez, Naroa de la Fuente, Onintza Burgera, Aitana Garrido eta Paola Vegak osatu dute Biok Txingudiren hasiera hamabostekoa. Aulkitik atera dira Lucia Duran, Lupe Pescador, Gaia Morris eta Maddi Garmendia. Epailea Julien Le Gall izan da.
Plaiaundin galtzea zer den ez daki Zaisa Txingudik
Garaipenarekin bukatu zuen partida Zaisa Txingudik 22 eta 15ekoarekin. Puntuak lortzeko lehenengo saiakerak zapuztu zizkieten Lasarteko jokalariek, baina, 9. minutuan Adur Manterolak zigor kolpe bat gauzatu zuen. Ondoren, entsegua egin zuen Unax Dominguezek, Manterolak 30 metrotik eraldaketa egin zuen; eta erasoan segitu zutelarik, Roman Solisek defentsa zulatzea lortu zuen. 15 eta 0ekoa izan zen markagailua.
Hortik aurrera, Zaisa Txingudiren jokoak behera egin zuen eta Zarautz Bk iniziatiba hartu zuen. Atsedenaldira iristeko une batzuk baino geratzen ez zirenean, bisitarien lehenengo marka ailegatu zen. Bigarren zatian lehenengoa bezala hasi zuten eta diziplina gabeziaren mamuak agertu zitzaizkion taldearen esanetan. 47. minutuan, Julen Iglesiasek aldi baterako kaleratzea jaso zuen bisitariek puntuak lortzeko aprobetxatu zuten jokaldi batean. Hamar minutu geroago, berdinketa iritsi zitzaien eta egindako lana pikutara bidaltzeko arriskuak etxekoak larritu ditu. Berdinketa zegoen markagailuak, 15 eta 15.
Txingudiko jokalariak erasora atera ziren, orduan, baina “nekeak eta urduritasunak” izan zituzten hainbat aukerei etekina ateratzea galarazi zieten. Zigor kolpe bat eskura jokatu ondoren, aurrelariek entsegu-marra gainditzea lortu dute Iglesiasek entsegua lortzeko. Manterolak, berriz ere, oso urrutitik ostikatutako eraldaketa lortu du 22 eta 15ekoa lortzeko.
Azkeneko aukeretatik ez zuen punturik lortu Zaisa Txingudik eta partida 22-15 bukatu zen, 4 puntu emanez etxekoei eta bonus puntu 1 kanpokoei. Horrela, Zaisa Txingudi indartsu mantentzen da hirugarren postuan Uni Bilbo C bigarren sailkatutik 5 puntura. Izan ere, Bilbotarren aurka izango da Camareroren jokalarien hurrengo norgehiagoka martxoaren 2an.
Hastapenetik zelaian izan ziren: Xabi Sanchez, Aitor Asurmendi, Aritz Rodriguez, Hodei Guerrero, Jon Mediavilla, Julen Iglesias, Javi Paredes, Asier Gonzalez, Ioritz Franco, Carlos Lora (kapitaina), David Miguel, Roman Solis, Ekain Hiribarren, Unax Dominguez eta Adur Manterolak osatu dute Iñigo Camarerok zelairatutako hamabostekoa. Jeno Kocsis, Andoni Quiñones, Mikel Genua, Carlos Perez, Iñaki Lantxo eta Jon Sanchez aulkian hasi ziren. Juan Luis Diaz Peñak epaitu zuen norgehiagoka.
Akademiako taldeak garaipenik gabe
Txingudi-Bera Bera 18 urte azpikoek ezin izan zuten emaitza positiborik lortu Bilbora eginiko bisitan. Lehenengo zatia “kaxkarra” egin zuten 36 puntu jasota, baina bigarrenean eginiko joko onak ezin izan du markagailua irauli. 46 eta 8 amaitu dute norgehiagoka.
Gabiria Txingudi-Baztan 16 urte azpikoak, aldiz, oso partida berdindua jokatu du Arrasate-Elorrioren aurka. 33. minutuan aurreratu dira bisitariak, baina etxekoek emaitzari buelta ematea lortu dute beste bi markekin. 10 eta 5ekoarekin, bonus puntu bat gehitu dute.