Oriako jaitsieran txukun aritu ziren berdeak
Larunbatean Oriako XXX. jaitsieran parte hartu zuten Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariek. Emakumezkoak 5.nak izan ziren, Hondarribia A 4.na izan zen eta B ontzia, berriz, 12.
Asteburuan Oriaren XXX. jaitsieran parte hartu dute Hondarribiko hiru traineruek. Test estropada garrantzitsua izaten da Oriokoa, talde andana biltzen baitira bertan. Emakumezkoen kasuan 15 traineruk parte hartu zuten eta gizonezkoetan, berriz, 21 ontzik. Estropada eremua zigizagatsua zenez ia azkenera arte haizetik babestuta izan ziren otziak. Azken metroetan, baina, inolako babesik gabe, haize bolara indartsuak izan zituzten kontran. Hiru taineruetako arraunlariek lan txukuna egin zuten.
Emakumezkoetan Arraun Lagunak-ek irabazi zuen, 16:01eko denborarekin. Etxekoak (Orio Arraun Elkartea) bigarrenak izan ziren, irabazleengandik hiru segundotara, 16:04 segundo. Hirugarren izan ziren tolosarrak, 16:25ean geratu zuten kronometroa. Donostiarrak, berriz, laugarrenak izan ziren, 16:27ko denborarekin. Hondarribiarrak bosgarren amaitu zuten, kronometroa 16:39n gelditu zutelarik.
Gizonezkoetan Hondarribia A taldea laugarrenak izan ziren. Urdaibai izan zen denetan azkarrena (20:24). Bigarren, Donostiarra A izan zen (20:32). Ondarrutarrak hirugarrenak izan ziren (20:41) eta jarraian hondarribiarrak (20:47). Hondarribia B ontzia 12. izan zen, 21:32ko denborarekin emaitza bikaina eskuratu zuten.
Denboraldi berriari tamaina hartzen jarraitzeko bi jaitsiera geratzen zaizkie arraunlariei: Hondarribiko jaitsiera, hilaren 24an eta San Pedroko jaitsiera, martxoaren 16an.
Oriako XXX. jaitsierako emaitzak osotasunean hurrengo estekan ikus daitezke.