Inauterietako desfilea larunbat honetara atzeratu dute
Abisu horiagatik larunbateko jarduera guztiak bertan behera utzi zituztenez, larunbat honetan desfilea egingo dute. Euskal Herriko inauteriak ez dituzte egingo.
Abisu horia dago ezarrita haizeteagatik pasa den larunbatetik bihar arte. Bide horretan, larunbatean egitekoak ziren inauterietako egun osoko jarduerak bertan behera utzi zituzten egun osoko Inauterietako egitaraua bertan behera utzi zuten, hala nola, Kemen dantza taldeak antolatutako Euskal Herriko inauteriak eta konpartsen desfilea.
Konpartsen desfilearen kasuan, baina, bertan behera utzi beharrean atzeratu egin dute larunbat honetara (hilak 17) udalak eta konpartsak adostu ondoren, eta espero zen ordu eta ibilbide berdinak izango ditu. Atzo, baina, aurreikusi gisan egin zen desfilea. Aldiz, Euskal Herriko inauteriak ez dute iragarri atzeratuko direnik.