Euriari dantzan egin diote aurre Hondarribiko inauterietako desfilean
Hondarribiko kaleak kolorez eta musikaz bete zituzten desfilean parte hartu zuten 20 taldeek.
Igande goizean irten ziren Hondarribiko desfilean parte hartu zuten dantza talde eta norbanakoak. Euriak ere ez zituen gelditu. Desfilean 20 taldek parte hartu zuten eta herriko kaleak kolorez eta musikaz bete zituzten.
Honakoek parte hartu zuten: Maximo Alberto Martinez; Guillermo Soudupe Zalakain; Jose Ramón Lorenzo; Asier Burgete Rubio; Gorka Susperregi-Unai Glez; Eldukitire bañistak; Kampistas; Amute Kosta Auo Egintza; Hor Konpon; Girotzen Kultur Elkartea; Kuki Taldea; Carlos Zapiain Dantza Eskola; Pilar Peña Dantza Eskola; Toxik; Jazz Arte Dantza Taldea; AMPA Elatzetakoak; Trikuharri Elkarte Soziokulturala; Santiagoko Deabrua; Gazte Landetxa; My Dance Studio.