Haurartean 0 eta 2 urte programak, bigarren tailer txanda
Sei tailerrak Erdiguneko Haurtxokoan eta Txikilaben izango dira. Etzitik tailerra hasi baino bi egun lehenago arte ahalko da eman izena.
Haurartean 0 eta 2 programaren bigarren tailer txandaren berri eman du gaur Gazteria ordezkari Sergio Javierrek. Programaren helburua haurren eskubideen inguruko tokiko ikasketa komunitatea bat sortzea da eta tailerrak ama, aita eta familiako kide orori zuzendutakoak dira. Gaurko agerraldian Elene Jimenez Txispum konpainiako ordezkaria ere bertan izan da, beraiek antolatzen baitute programa Gazteartean zerbitzuarekin batera.
Oraingo honetan, sei tailerrek osatzen dute programa; hala nola, haurdunentzako yoga klaseak eta estimulazio goiztiarreko tailer bat. Tailer bakoitzean eman behar da izena, otsailaren 24tik aurrera, ostegunetan eta larunbatetan, martxoaren 16ra arte. Guztiak Erdialdeko Haurtxokoan egingo dira (Gipuzkoa hiribidea 8), Soilik Haurraren loa tailerra egingo Palmera Monteroko Txikilaben (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo Kalea, 12).
Saio horietan gai espezifikoetan adituak diren pertsonek parte hartuko dute, eta hainbat gai aztertu nahi dira, edoskitzaroa edo erditu ondorengo zaintzak, esaterako; Jarduerak egitea ere aurreikusi dute, yoga saio berezi bat, adibidez.
Gazteriako ordezkari Sergio Javierrek adierazi duenez, “Badakigu haur bat jaiotzeak ilusio handia sortzen duela, baina egia esateko, garai konplikatua ere izan daiteke. Horregatik, ekimen honi esker, amek, aitek eta edo tutoreek gune bat izango dute, beren esperientziak, kezkak-eta beste lagun batzuekin partekatzeko haurdunaldiaren, amatasunaren eta aitatasunaren inguruan eta aditu batek lagunduta”.
Izen-ematea
Udalaren webgunera jo behar da izena emateko etzitik aurrera eta udalak adierazi du heldu bat baino gehiagok batera parte hartzeko pentsatuta daudela jarduerak, eta 0 eta 2 urte arteko umeak ere bertaratu ahal izango dituzte. Tailerretan parte hartzea doakoa da eta izena emateko epea zabalik egongo da tailer bakoitza egiten hasi baino bi egun lehenago arte.
Bigarren tailerrean izan ezik, adituak euskaraz eta gaztelaniaz konpondu ahal izango dira tailerretan.
- Estimulazio eta prebentzio psikomotriza (1-2 urte)
Gidaria: Lila Martinez Narsapa
Data: Otsailak 24, larunbata. 10:00etatik 12:00etara.
Lekua: Erdialdeko Haurtxokoa
Laburpena: Lila Martinez Narsapa koordinatzaile pedagogiko eta psikomotrizistak haurraren hazkuntzako lehen etapetan laguntzeko giltzarriak aztertuko ditu. - Haurdunentzako yoga (haurdunentzat)
Gidaria: Elisa Cuenca Escudero
Data: martxoak 2, larunbata. 12:15etik 13:45era.
Lekua: Erdialdeko Haurtxokoa
Laburpena: Tailer hau emakume haurdunentzako da. Elisa Cuenca Escudero yogako espezialistak gidatuko du, eta tailer horretan parte hartzen duten emakumeek gorputz-jarrera osasungarriak hartzen ikasiko dute, ariketa erraz batzuen bidez. - Edoskitzearen giltzarriak eta zailtasunak. Amarena, biberoiarekin eta mistoa (0-1 urte)
Gidaria: Nahia Alkorta Elezgarai
Data: martxoak 7, larunbata. 10:00etatik 12:00etara.
Lekua: Erdialdeko Haurtxokoa
Laburpena: Tailer horretan parte hartzen dutenek amaren bidezko edoskitze egoki baterako giltzarriak ezagutuko dituzte, eta baita horretarako teknika eta jarrera egokienak ere, amatasun/aitatasunean aditua den Nahia Alkorta Elezgarairen eskutik. - Erditu ondorengoan barrena (haurdunak)
Gidaria: Nahia Alkorta Elezgarai
Data: martxoak 9, larunbata. 12:15etik 13:45era.
Lekua: Erdialdeko Haurtxokoa
Laburpena: Tailer horretan parte hartzen dutenek beharrezko ezagutzak eta tresnak bereganatuko dituzte erditu ondorengoari eta amatasun/aitatasunaren lehenengo etapari arrakastaz aurre egiteko, amatasun/aitasunean espezialista den Nahia Alkorta Elezgarairen eskutik. - Agur bularrari, edoskitzaroaren amaiera (1-2 urte)
Gidaria: Nahia Alkorta Elezgarai
Data: martxoak 9, larunbata. 16:30etik 18:30era.
Lekua: Erdialdeko Haurtxokoa
Laburpena: Tailer horretan parte hartzen dutenek giltzarriak ikasiko dituzte edoskitzaroaren amaierari ahalik eta modu osasungarrienean aurre egiteko, amatasun/aitatasunean espezialista den Nahia Alkorta Elezgarairen eskutik. - Haurraren loa (0-1 urte)
Gidaria: Nahia Alkorta Elezgarai
Data: martxoak 16, larunbata. 10:00etatik 12:00etara.
Lekua: Txikilab haurtxokoa (Palmera-Montero)
Laburpena: Amatasun/aitatasunean espezialista den Nahia Alkorta Elezgarai izango da gidaria, eta tailer horretan parte hartzen dutenek haurraren loa zertan den ulertu eta familiaren atsedena hobetzeko jarraibideak ikasiko dituzte.