Hau Komeriya, parodietan errege
Olinpiadetako parte hartzaileez gain asko izan ziren ikusminez gerturatu ziren hondarribiarrak. Talde guztiek 6 minutuko tartea izan zuten beren parodiak gauzatzeko eta guztiek, irudimen handia erakutsi zuten.
Iragan ostiralean Jostaldi pilotalekuan gauzatu zen Hondarribiko Olinpiaden laugarren jardunaldia, parodien gaua. Olinpiadetako talde parte hartzaileez gain asko eta asko izan ziren ikusminez gerturatu ziren hondarribiarrak. Guztira 31 taldek parte hartzen dute Olimpiadetan. Jardunaldi honetan baina 30ek parte hartu zuten, talde bat ez baitzen aurkeztu.
Arratsaldeko 19:00etan hasi zen parodien gaua. Ur Karruxa taldea izan zen eszenatokira igotzen lehena eta Goiz Oilandak, berriz, azkena. Talde guztiek 6 minutuko tartea izan zuten beren parodiak gauzatzeko. Guztiek irudimen handia erakutsi zuten. Hainbatek gazteek bizi duten egoeraren inguruko parodiak egin edota Itxaropenaren itxiera izan zuten hizpide. Gainontzekoek, Tinder, Frank de la jungla edota Grand Prix ekarri zituzten oholtzara.
Talde guztiek aldez aurretik lan handia egin behar izan zuten dekoratuak, jantziak, orotariko materiala eta audioa prestatzen. Aldi berean, epaimahaiak ez zuen lan samurra izan. Parodiak amaitu eta berehala bildu ziren ikusitakoaz mintzatzeko, eta azkenean, Hau Komeriya taldeak eskuratu zuen garaipena.
Probako sailkapena:
- 1. Hau Komeriya
- 2. Atletik Klub Txiplau
- 3. Durum mixtua
- 4. Ur Karruxa
- 5. Faki ta Faki
- 6. Txikhotia
- 7. Etxekois
- 8. Berberiñak
- 9. Barriotxinokuak
- 10. Tximista
- 11. Erdi fanak
- 12. Eruak Heldu Ttuk
- 13. Josu belea Makil Idorrian
- 14. Hori itzasua
- 15. Kai Zaharrian kixkaliyak
- 16. Amonan Xalda Berua
- 17. Xibaritak
- 18. Kanpotar Harrotuak
- 19. Tente ta potente
- 20. Arroja
- 21. Txetuak
- 22. Kostata lanpernak
- 23. Jubiletak
- 24. Esekitokiak
- 25. Taketeko
- 26. Ixkirak
- 27. Mixikuak
- 28. Goiz Oilandak
- 29. Fundamentu eskaxa
- 30. Xerinkeneko erliak
- 31. Perretxeko (Ez ziren aurkeztu)
Hona hemen argazki eta bideao sorta: