BATentzat hogei domina baino gehiago Euskadiko Txapelketan
20, 18 eta 16 urtez azpikoek jokatu dute asteburuan Euskadiko Txapelketa eta horietatik hamarrek lortu dute Espainiako gutxieneko marka.
Euskadiko Txapelketa jokatu da aste honetan eta bertan izan dira BATeko 16, 18 eta 20 urtez azpikoak. Espainia mailako gutxienekoa hamar atletek egin zuten, eta hogei domina baino gehiago ekarri dituzte etxera. “Harrobiak osasun oso ona dauka” dio taldeak.
16 urtez azpikoak
- Elene Salcedo: urrezko domina 60 metro hesietan. Espainiako gutxienekoa lortu du 9,19 segundorekin.
- Unai Gonzalez: urrezko domina 1000 metrotan 2:44 minuturekin. Espainiako gutxieneko marka lortu du.
- Hai Duong: 300 metrotan 42,34 segundo egin zituen. Espainiako gutxieneko marka lortu du.
- Iker Anaut: urrezko bi domina lortu ditu. Jauzi hirukoitzean 11,42 metro egin zuen salto, eta bigarren postua pertika jauzian 2,90 metrorekin.
- Ibai Anaut: brontzezko domina jauzi hirukoitzean 11,35 metrorekin.
- Nerea Cambon: 1000 metro 3,14 minututan egin zuen eta bere marka pertsonala gainditu zuen.
18 urtez azpikoak
- Jon Gajate: 60 metro hesietan urrezko domina 8,57 segundorekin. Espainiako gutxieneko marka lortu du.
- Alaine Agerralde: 400 metrotan urrezko domina 57,78 segundorekin. Espainiako gutxieneko marka lortu du.
- Leire Martiarena: 200 metrotan urrezko domina 25,69 segundorekin.
- Rafa Caseau: 60 metro hesietan zilarrezko domina 8,84 segundorekin.
- Elaia Tapia: luzera jauzian zilarrezko domina 5,19 metroko jauziarekin.
- Alai Cabello: 800 metrotan zilarrezko domina 2:01 minuturekin.
- Izaskun Sanz: 1.500 metrotan zilarrezko domina 4:50 minuturekin. Espainiako gutxieneko marka lortu du. Brontzezko domina ere lortu zuen 800 metrotan 2:20 minutu eginda.
- Liher Ugartemendia: 60 metrotan brontzezko domina 7,11 segundorekin. Espainiako gutxieneko marka lortu du.
- Eider Zumega: jauzi hirukoitzean zilarrezko domina 10,73 metrotan.
20 urtez azpikoak
- Laia Olaskoaga: 60 metrotan 7,74 segundo egin zituen.
- Luken Aizpurua: luzeran 6,81 metro egin zuen. Bere marka pertsonala hobetu zuen.
- Aritz Zuazo: luzera jauzian 1,94 metro egin zituen.
- Uxue Garrancho: 400 metrotan zilarrezko domina 1:04,13 minuturekin. 200 metrotan, berriz, hirugarren izan zen 26,41 segundorekin.
- Ander Aramendi: 1.500 metrotan zilarrezko domina 4:03 minuturekin.
- Nahia Pikabea: 1.500 metrotan brontzezko domina 5,18 minuturekin.
- Mikel Aramendi: 1.500 metrotan brontzezko domina 4:06 minuturekin.