Inauteriek trafikoan eragina izango dute asteburuan
Larunbat eta igandean izango dira trafiko aldaketak. Hainbat errepide ixteaz gain, zenbait kaleetan aparkatzea debekatuta egongo da ere.
Atzo hasi ziren inauteriak, ostegun gizenarekin, eta astelehenera arte iraungo dute. Inauterien harira ekitaldi ugari egongo dira Hondarribian, eta hortaz, trafikoan aldaketak egongo dira.
Larunbatean Kale Nagusira eta San Nikolas kalera iristeko Leiba Generala kalea moztuta egongo da arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Alde Zaharretik irteteko Denda eta Juan Laborda kaleetatik egin beharko da. Eta igandean izango den desfilearen harira debekatuta egongo da larunbateko 08:00etik aurrera Sabin Arana, Bernart Etxepare eta Zuloaga kaleetan aparkatzea.
Igandean Zumarditik irtengo dira desfilean parte hartuko duten dantza talde eta norbanakoak. 10:30etan hasiko da desfilea. Haatik, sarrera eta irteera guztiak Santa Engrazia kaletik egin behar izango dira. Honakoak, berriz, debekatuta egongo dira:
- Debekatuta egongo da Gabarrari biribilgunetik Hondarribira sartzea 08:30etik aurrera.
- 08:30etik aurrera ezin izango da Portua auzora Foru kaletik sartu.
- Puntalara sartzea ere debekatuta egongo da 09:30etik aurrera.
- Eta Alde Zaharrera sartzeko sarbidea 10:20etik aurrera debekatuko dute.