Osasun baliabideak hobetzeko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk
Hiru puntutako mozioan anbulatorietarako irisgarritarritasuna hobetzea eskatu dute, besteak beste. Asmoa, osasun baliabideak hobetzea da.
Irungo EH Bilduko hiriko osasun baliabideak hobetzeko mozioa aurkeztuko du. Koalizioaren arabera, egungo osasun etxeen banaketak ez du herritarren bizitza naturala aintzat hartzen, ezta bertaratzeko garraio bideak ezta ere.
Erdigunean bizi den batentzako Dunboako anbulatorioraino mugitu behar izatea “naturala” ez dela diote, are gutxiago, zentroan beste anbulatorio bat dagoelako. Lekuaren arazoari bertaratzeko garraio publiko zuzenaren falta gehitu behar zaiola salatu dute. “Horrek osasun zerbitzuetarako irisgarritasuna zailtzen du, osasunaren sustapen eta zaintzarako garatu daitezkeen ekimen komunitarioak oztopatzeaz gain”.
Mozioak hiru puntu ditu eta Osasun Sailari zuzendutakoa da. Eskakizunak honako hauek dira, hitzez hitz:
- Oinaurren osasun etxea eraikitzeko lanei ekitea.
- Irun erdiguneko osasun etxea handitzeko eta eraberritzeko proiektua adostea Irungo Udala, osasun etxeko langile eta Bidasoako plataformako ordezkariekin.
- Irungo biztanleentzat indarrean dagoen osasun etxeen erreferentzialtasuna eta banaketa berrikustea, sektorizazioa zentzuzkoagoa eta hurbilagoa adosteko. Horrela, lehen arretara sarbidea erraztuz, eta auzoetan osasun sustapen eta zaintza komunitarioa garatzeko aukerak errazteko.