Santa Engraziako errekan isurketa bat identifikatu dute
Hilaren 7an gertatu zen isurketa. Udalak berehala aktibatu zuen dagokion protokoloa. Une honetan laginak ikertzen ari dira.
Hilaren 7an identifikatu zuten Santa Engraziako errekan kontrolik gabeko isuri bat. Udalak berehala abiarazi zuen protokoloa; 112 larrialdi zerbitzuekin eta URA agentziarekin kontaktuan jarri eta horiek, laginak hartu analizatzera eraman zituzten. Emaitzak jasotzerakoan udalak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, eta bien bitartean, udal-zerbitzuek beste erakunde batzuekin lankidetzan natura-ingurunea errespetatzeko lanean jarraituko dutela esan dute.