Korrika hasierarentzako diru partida handitzea adostu du EAJk
Udal aurrekontuan negoziatzean Korrikaren prestakuntza lanetarako diru partida handitzea adostu dutela iragarri du EAJk.
EAJk AEKri jakinarazi dio udal aurrekontuetan adostu zutelako, martxoaren 14ko Irungo Korrika hasiera prestatzeko dirua handitzeko partida bat onartuta dagoela. Jeltzaleek kulturarekiko eta euskararekiko duen konpromisoa berretsi dutela diote.
Bilera bat baino gehiago egin dutela AEK-ko arduradunekin “euren beharren berri izateko eta gure hiriarentzat historikoa den une honi hasiera nola emango dioten jakiteko” azaldu du EAJk. Irunentzat “une paregabea” dela uste dute eta Azterketak Euskaraz kolektiboa omentzeari buruz honakoa adierazi dute: “gazteek osatutako kolektiboa, euskararen ekintzaileak, zeintzuk, beren ikasketen une garrantzitsu batean, euskal herritar gisa dituzten hizkuntza eskubideak Frantziako Gobernuaren aginduen gainetik jartzea erabaki duten”.
Aurten ere kilometro bat egitea du asmo alderdi jeltzaleak eta Irun hiri harro bat dela, baina etorkizunera begiratu eta, beti hobetu nahi duela aldarrikatuko dute.