Eguberrietako programak 10etik 8ko balorazioa jaso du
Telefono bidez 404 irundarri egin diote inkesta eta programazioa "egokia eta nahikoa" izan da balorazio orokorra.
Eguberrietako kanpainari buruzko iritziak biltzen aritu da udala telefono bidezko inkestekin eta bildutako balorazioen berri eman dute gaur Miguel Angel Paez lehen alkateordeak eta Sergio Javier Herritarren Partaidetzarako ordezkariak.
Telefono bidezko inkesta 2024ko urtarrilaren 10etik 22ra egin dira eta zortzi galdera egin dituzte 16 urtetik gorako 404 irundarrei.
Balorazioak
Galdetutako herritarren %62k adierazi du Zabaltza plazako Eguberrietako azokatik pasa izan dela eta izotz pistetetan %57k hartu du parte. Inguru horrekin jarraituz, Kolon pasealekuan egindako jardueretatik jendetsuena kalejira izan zen eta %45k hartu du bertan egindako beste jardueraren batean.
Urteroko jarduerei erreparatuta, Olentzeroren eta Mari Domingiren gutunak jasotzeko ekitaldiari 8,7 puntu eman dizkiote herritarrek, eta Errege Kabalgatari 8,6 puntu. Olentzero eta Gabon kanten jaialdiak 8,5 puntu jaso ditu.
Inkestetan galdetu egin dute ere ea Eguberrietako programazioaren berri zuten, eta iazko urtekoarekin alderatuta, gehiago zekiten hari buruz, ezagutza tasa %45 eta 85 artean egotetik %65 eta %95 izatera pasa da. Batez ere informazio paneletatik informatu da jendea eta udalaren orrialdetik.
Sare sozialek eta mugikorretarako IrunApp aplikazioak, informazio-kanal berriagoak eta teknologikoagoak direnez, erabilera-maila mugatua dutela oraindik adierazi dute.
Eguberrietako jarduera-programa espezifiko bat izatea aisialdirako eta gozamenerako aukera “erakargarria” dela irundarrentzat baloratu dute eta merkataritza eta oro har tokiko ekonomia sustatzen duela. Eta 10 pertsonatik 8k diote, gainera, turistak eta inguruko herrietako bisitariak erakartzeko modu bat dela Eguberrietako programazioa.
Argiak eta apaingarriak herritarren %86ri gustatu zaizkio, eta dagoena nahikoa dela %51k uste du. Aldiz, %32k gehiago jartzea nahi du. Bada jendea ez zaizkiona gustatu eta hori %8a izan da, %5ek alferrikako gastua dela uste du, eta %4ri berdin zaizkio.
Mugikortasuna
Eguberrietan biztanleen %77 inguru joan da oinez erdigunera; %11 ibilgailu partikularrean mugitu da, %8k garraio publikoa erabili du eta %2 bizikletaz edota patinetez gerturatu da. Bestalde, herritarren %2 ez da erdialdera joan.
Kolon pasealekua ixtearekin %72 dago ados eta %7k uste du maizago itxi beharko litzatekeela, eta %15 horren aurka agertu da. Inkesta egin diotenen %5k dio berdin diola neurriak.
Laburbilduz, inkestatutako 10 pertsonatik 7k uste du egungo programa “egokia eta nahikoa” dela; hala ere, 10etik 4k adierazi du Eguberrietako argi eta apaingarri gehiago jarri beharko liratekeela, eta 10etik 3k Eguberrietako azoka zabaltzea nahi du.
Bestalde, galdetutako 10 pertsonatik 2k jarduera gehiago egitea nahi du, bai kirol-jarduerei, kaleko musikari, zinemari eta abarri dagokienez, bai gaztelekuetako jarduerei dagokienez ere.