Animalien musika bandak kolorez bete ditu kaleak
Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleak animaliez mozorrotuta irten dira inauterietako kalejiran.
Haize bolara indartsuek eta euri tantek ez dituzte musikariak kikildu. Ia arratsaldeko 17:30ean irten dira Musika eta Dantza Eskolatik eta berehala kaleak bere egin dituzte. Alde Zaharreko kaleak zeharkatu eta eskolan bertan amaituu dute kalejira. Ilusio handiarekin irten dira tigre, krokodrilo, katu, lehoi eta beste hainbat animaliez jantzitako gazteak eta la cucaracha bezalako abestien laguntzarekin inauteriak gogotsu hasi dituzte.