Martxoaren 16an izango da Zuhaitz eguna
2023an 93 haur jaio ziren Hondarribian. Horiek ametzak landatuko dituzte. 2017an jaiotako 133 haurrek, berriz, makil bana jasoko dute.
Aurtengo Zuhaitz eguna martxoaren 16an izango da. Egun horretan iaz jaiotako haurren zuhaitzak landatuko dira. Aukeratutako zuhaitza ametza izango da. Guztira 93 landatuko dituzte, iaz 93 haur jaio baitziren Hondarribian. 11:00etan egingo dute hitzordua familiek, San Telmo inguruan.
Egun berean, sei urte lehenago, hau da, 2017an jaio ziren haurrei mendian ibiltzeko makil bana banatuko zaie. Banaketa eguerdian izango da, 12:00etan.