Urteko lehen kirola, eskubaloia
'Emakumeok zast!' proiektuari segida emango diote aurten eta lehen hitzordua hilaren 16an izango da, Txingudi eskubaloiarekin.
Iaz jarri zuten martxan Emakumeok zast! proiektua Kera eta Parean elkarteek eta aurten horri segida ematen arituko dira ere. Hilabetean behin kirol batean aritzeko aukera eskaintzen dute eta oraingoan eskubaloian jokatuko dute Txingudi eskubaloiarekin batera.
Hitzordua hilaren 16an da, ostirala, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Uranzu pilotalekuan. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da lotura honen bidez, eta zalantzarik balego mezu bat bidal daiteke korreo honetara.