Berdintasuna lantzen proiektua abiarazi du Bidasoa Bizirik-ek
Desberdintasun egoerak detektatzeko, eta ondoren, horiek desagerrarazteko gaitasunak lantzeko ikastaroa da.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Biziriken bidez, Berdintasuna lantzen proiektua abiarazi dute; izan ere, Estitxu Urtizbereak Bidasoa Bizirik-eko lehendakari ordearen hitzetan “emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko arlo sozialean, kulturalean eta laboralean politikak martxan jarri eta neurriak hartu diren arren, agerian geratzen da sexuen arteko desoreka nabaria dela oraindik ere”. Haatik, beharrezkoa ikusi dute gisa honetako proiektu bat sortzea.
Berdintasuna lantzen, finean, ikastaro bat da eta bertan parte hartzen dutenek desberdintasun egoerak detektatzeko gaitasuna garatzea, eta ondoren, horiek desagerrarazteko gai izatea du helburu. Aurtengo ikastaroan langabezian dauden 13 emakumek eman dute izena, eta, horiek guztiek, 3. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat jasoko dute irailean, kurtsoa amaitzean.
Ikastaroa 120 ordukoa da eta arratsaldeko eskola izaten da. Saio teorikoez gain, tailer bat egiten da ere, soft skills bezala identifikatzen diren gaitasunak garatzeko.