Txapelketaz eta dominez betetako asteburua BATena
23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa, 16 eta 18 urtez azpiko Gipuzkoako txapelketa edota Euskadi Masterren izan du ordezkaritza Bidasoko taldeak.
23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa
Pista estaliko – short track deitzen zaio orain teknikoki– lehen txapelketa egin dute pasa den asteburuan. BATko bost atleta bertaratu ziren: Irune Muguruza, Aitor Fernandez, Victoria Briso, Marta Blanco eta Sofia Rchi.
Irune Muguruza laugarren izan zen txapelketan eta klubeko errekorra hautsi zuen 400 metrotan: 55,83 segundo. Gainera, Gipuzkoako marka hoberenetik bi ehunenetara geratu da.
Aitor Fernandez bosgarren sailkatu zen konbinatu kategorian. Bikaina aritu zela heptatloian azaldu dute eta 5099 puntu egin zituen, bere aurreko markan baino 300 puntu gehiago. Fernandezen emaitzak honako hauek izan dira:
- 60 metrotan 7, 22 segundo.
- 60 metro abiaduran 8,66 segundo.
- Luzeran 6,54 metro.
- Altueran 1,83 metro.
- Pisuan 11,06 metro.
- Pertikan 4,60 metro.
- 1000 metrotan 2:49,52 minutu.
Victoria Briso bosgarren sailkatu zen ere konbinatuan eta Espainiako finalista izan zen. Pentatloian aritu zen eta 3706 puntu egin zituen.
- 60 metrotan 8,95 segundo.
- Luzeran 5,50 metro.
- Altuera 1,63 metro.
- Pisuan 11,63 metro.
- 800 metrotan 2:31,23 minutu.
Marta Blanco zazpigarren izan zen pisuarekin eta bederatzigarren konbinatuen kategorian. Finalista izan zen pisuan eta bere pisu-jaurtiketa hoberena 10,91 metrokoa izan zen. Pentatloian, aldiz, finalista izateko gertu izan zen eta bederatzigarren bukatu zuen 3150 punturekin. Honako hauek izan ziren Blancoren emaitzak:
- 60 metro abiaduran 9,84 segundo.
- Luzeran 4,80 metro.
- Altueran 1,57 metro.
- Pisuan 11,22 metro.
- 800 metrotan 2:38,52 minutu.
Sofia Rchi hamalaugarren izan zen jauzi hirukoitzean 11,39 metroko saltoa eginez. BATera iritsi berria da Rchi eta ez zuela bere egun hoberena izan adierazi du klubak. Dena den, ziur dira bere sentsazioak hobetu egingo direla denboraldian zehar.
Gipuzkoako txapelketa 16 eta 18 urtez azpikoak
15 domina ekarri dituzte etxera harrobiko atletek. Zehazki, 16 urtez azpikoek sei domina eta 18 beherakoek bederatzi domina irabazi zituzten.
16 urtez azpikoak: Paula Crespo eta Iker Anaut 16 urtez azpikoan aritu ziren eta biek ala biek urrezko domina jantzi zuten. Crespok, 1000 metroko proban 3:16,96 minuturekin; Anautek pisuarekin, 10,27 minutu eginez.
Zilarrezko bi domina 300 metro lisoetan irabazi zituzten. Eñaut Arburua bigarren sailkatu zen 39,28 segundorekin eta Hai Duong ere bigarren izan zen 43,45 segundorekin. Biek marka pertsonala gainditu zuten.
Brontzezko domina bi Elene Salcedok ekarri zituen. 300 metrotan hirugarren izan zen 43,50 segundorekin eta hirugarren 60 metrotan 9,54 segundotan.
18 urtez azpikoak: Urrezko domina festa izan zen 18 urtez beherakoena. Alai Cabellok 800 metrotan 2:01,73 egin zuen; altuera, Naia Llorentek 1,65 metro; Elaia Tapiak luzeran 5,21 metro; eta Jon Gajatek 60 metro hesietan 8,70 segundo.
Zilarrezko dominak Urko Ibarguen eta Irati Errorentzat izan ziren. Ibarguenek 1000 metrotan egin zuen korri eta 2:50,10 minutu behar izan zituen. Errok 800 metro egin zuen lasterka 2:23,46 minututan.
Brontzezko domina Hugo Vazquez, Unai Gonzalez eta Rafael Caseaurentzat izan ziren. Vazquez 800 metrotan aritu zen eta 2:005,53 minutu behar izan zituen; Gonzalez 1000 metrotan 2:50,10 minutu egin zituen; eta Caseauk luzera jauzian 5,77 metro egin zuen.
Carla Arwen Martinez eta Elena Martin, markak hausten
Valentziako txapelketa absolutura joan zen Carla Arwen Martinez eta 200 metroko lasterketan marka hautsi zuen. 24,38 segundorekin. Gainera, 60 metro lisoetan ere urrezko domina irabazi zuen.
Elena Martin Donostiara joan zen 1.500 metroko lasterketan aritzera. Irabazi egin zuen 4:23,67 minuturekin eta klubaren errekor berria markatu zuen.
Euskadiko Txapelketa jaurtiketa luzean
Durangon jokatu zen atletismoko jaurtiketa luzeen txapelketa eta bertan izan dira Asier Zarandona eta Goizane Garcia. Biek podiumera itzultzea lortu zuten.
Zarandonak urre absolutua eraman zuen disko-jaurtiketarekin 42,38 egin ondoren. Garciak, aldiz, bi aldiz hartu zuen parte; lehenik, diskoarekin eta 38,47 metro jaurti zuen, bigarren sailkatuz; bigarrenik, mailuarekin aritu zen eta laugarren sailkatu zen bere marka hobetuz 41,95 metrotara botata. Bestalde, Julene Herrerok ere parte hartu zuen jabalinarekin eta bederatzigarren izan zen 28,93 metrorekin.
Euskadi Master
Anoetako belodromoan jokatu zen Euskadi Master txapelketa iragan igandean. Emaitzak, jarraian:
- Fernando Garcia (M50): hiru urrezko domina; 60 metrotan 8,27 segundorekin; 200 metrotan 26,11 segundorekin; eta 400 metrotan 58,98 segundorekin.
- Jose Maria Zabala (M60 kategoria): bi urrezko, 200 metrotan 27,28 segundorekin eta 400 metrotan 1:02,56 minuturekin. Bigarren postua 60 metro lisotan 8,60 segundorekin.
- Victor Madejon (M50): urrezko domina 1.500 metrotan 4:40,79 minuturekin, eta zilarrezko bi domina 800m (2:17,36 minuturekin) eta 3000 metrotan 9:52,50 minuturekin.
- Arantxa Ausan (F50): urrezko bi domina irabazi zituen. Batetik, 60m hesietan 9,94 segundorekin; eta bestetik, 200 metrotan 29,36 segundorekin.
- Abel Castañares (M65): urrezko bi domina eta Euskadiko errekorra izan ziren berarentzat. Errekorra pertikarekin izan zen 1,80 metro jauzi eginez, eta 800 metrotan 2:41,81 minutu egin zituen.
- Daniel Gonzalez (M65): bigarren sailkatu zen 800 metrotan 2:51,98 minuturekin.
- Miguel Arburua (M55): bigarren sailkatu zen pisuarekin 7,96 metro bota ondoren.
- Juana Usabarrena (M75): urrezko zilarra pisuarekin 6,64 metro jaurtita.