Soroeta Gain kalea ostiralera arte itxiko dute
Soroeta Gain kalean izandako konplikazio baten ondorioz erabaki dute lanak bi egunez luzatzea. Errepide norabide bakarrean itxiko dute.
Atzo hasi zituzten Harresilanda eta Soroeta arteko lanak. Horiek bihar (hilak 7) amaitzea espero zuten. Lanak egin ahala ordea, konplikazio bat izan dute langileek eta lanak ostiralera arte luzatzea erabaki dute.
Egun horietan Donostia kaleko biribilgunetik Iturri berrirako noranzkoan errepidea itxita egongo da, asteazkenetik ostiralera. Asteazkenean 08:00etan itxiko dute eta ostiralean 09:00etan irekiko dute erraila. Goranzko zentzuan zirkulatzen jarraitu ahal izango dela gogorarazi du udalak.