Kirgizistan eta Uzbekistan, bizikletaz
Asier Arroitak Asia zentraleko bi herrialdetatik egindako bidaia izango du hizketagai. Ostegun honetan izango da, Amaia KZn.
Zure Abenturaren Bila programaren hurrengo aurkepena ostegun honetan izango da, hilak 8, eta Kirgizistan eta Uzbekistanera eramango ditu bertaratutakoak Asier Arroitak. Kirgizistan eta Uzbekistan, zetaren bidean barna deitu dio aurkezpenari eta Amaia KZn izango da, 19:30ean. Arroitak euskaraz eskainiko du solasaldia eta sarrera doakoa da.
Kirgizistan eta Uzbekistan, Zetaren bidean barna
Gonbidatuak Kirgizistan eta Uzbekistango lurretan barrena bizikletaz egindako bidaiaren abenturak azalduko ditu: “Bertako nomaden antzera, yurten artean, herrialde hauek gertutik ezagutzeko aukera izango dugu, bailara epeletatik mendi koxkor elurtuetara, Zetaren bidean eta Pamir ibilbidearen ibilbidearen artean saltoka, Bixkek hiriburuan hasi eta Samarkanda bukatuko dugu bidaia, non aitzineko garaietako altxor ezkutuak oraindik ere ikusgai dauden”, nabarmendu du Arroitak.