286.000 euro ekarri ditu kinielak Irunera
Hondarribia kaleko saltoki batean zigilatutako txartel baten jabeak jasoko du saria, hamalau emaitza asmatzeagatik.
Irungo Hondarribia kaleko Alamabiq saltokian zigilatutako kinielaren txartel baten jabeak 285.921 euro jasoko ditu. Hala jakinarazi du Espainiako Loterien eta Apustuen erakundeak. Joan den asteburuari dagokion futbol jardunaldiko kinielako hamabost emaitzetatik hamalau asmatu ditu txartel horren egileak; hamabost (hamalau emaitza eta osagarria) asmatu dituenik ez da izan.
Irunen egin den kinielaz gain, beste batek ere 14koa egin du, kasu horretan Bartzelonan zigilatutakoa.