Inauterietan ostalaritza establezimenduek ordubete luzatu ahal izango dute ordutegia
Ostiral eta larunbat gauetarako onartu dute itxiera luzapena, ohiko asteburuetako ordutegia baino ordubete beranduago itxi ahal izango dute.
Inauterietan itxiera ordutegia ordubetez luzatzeko baimena jaso dute ostalaritzako establezimenduek. Baimen berezi hau ostiraletik igandera bitarteko gauetan izango dute.
4. kategoria duten establezimenduek 07:00etan itxi ahal izango dute. 3. kategoriakoek 05:00etan, 2. kategoriakoek 03:30ean eta 1. kategoriakoek 01:30ean.