Campus teknologikoa egikaritzeko konpromisoa berretsi dute jeltzaleek
Proiektua sendotzeko eta egikaritzeko HAPO onartzea beharrezkoa dela esan du EAJk eta planaren idazketan laguntzeko prestutasuna azaldu diote Udal Gobernu Taldeari.
Eider Mendoza Diputatu Nagusirako hautagaia, Gonzalo Carrion Hondarribiko alkategaia eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailburua Zubietako lurretan 2023ko maiatzean. Atzoko egunez egin zituen publiko Euskadiko Parke Teknologikoak 2023 urteko datuak. Horiek positiboak direla nabarmendu zuten Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Estibaliz Hernáez Euskadiko Parke Teknologikoko presidenteak eta Itziar Epalza zuzendari nagusiak. Parkeak 660 enpresa biltzen ditu eta 22.000 langile inguruk lan egiten dute bertan.
Datuok ikusita Hondarribiarentzako “aukera paregabea” dela esan dute jeltzaleek, baina proiektua sendotzeko eta egikaritzeko “bultzada” bat eman behar zaiola. Bultzada horrek HAPOren behin betiko onarpenari egiten dio erreferentzia eta planaren idazketan laguntzeko prestutasuna azaldu diote Udal Gobernu Taldeari.

