Amute-Kosta auzoan hotel bat eraikitzea ekiditeko HAPO aldatzea eskatu du PSE-EEk
Hondarribiko PSE-EEk frantziskotarren komentu zaharra zenaren eremuan adinekoentzako egoitza bat eraikitzea proposatu du.
Amute-Kosta auzoan dagoen frantziskotarren komentu zaharrean hotel bat eraikitzea aurreikusten du HAPOk. Hondarribiko PSE-EEk, ordea, eremuak gutxieneko iraunkortasun irizpideak urratzen dituela iritzita adinekoentzako egoitza bat eraikitzea proposatu du.
Sozialisten ustetan aipatutako lurzoruan eraikin bat eraikitzeko aukerak mugatuak dira, aireportuak zuzenean eragiten duelako bertan. Haatik, HAPOn planteatutako hotela eraikin berriaren beheko aldean eraikitzea aurreikusten zela esan dute.
Sozialistak baina, kritiko agertu dira erabaki honen aurrean, eta espazioaren erabilera hirugarren adinekoentzat bideratzea proposatu dute, “Hiri Antolamenduko Planak ez baitu horri buruzko ezer aurreikusten”. Eta gogoratu dute Hondarribiko populazioaren %25ak 65 urte baina gehiago dituela.