Sigüenzak hartuko dio lekukoa Hondarribiari
Fituren egin zuten 2023ko hauteskundeak izan zirenetik Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sarearen lehen asanblea.
Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sarea osatzen duten udalerriek urtarrilaren 26an Fiturren (Turismoaren feria internazionalean) egin zituzten ohiko zein ez ohiko asanbleak.
Hauteskundeen ondorengo lehen asanbleak izanik Igor Enparan alkateak gidatu zituen, sarearen lehendakari gisa. Bertan, besteak beste, estatutuak berritu, 2023 urteko informea berrikusi, azken ekitaldiko kontuak onartu eta XVI. Erdi Aroko Pintxo eta Tapa lehiaketaren hurrengo kokalekua adostu zuten. Udalerriaren errekonkistaren IX. mendeurrenarekin bat eginez, Sigüenza herriak hartuko dio lekukoa Hondarribiari. Iaz Hondarribian antolatu baitzen.
Helburuak
Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sarea osatzen duten udalerrien proiektu turistikoen sustapena egitea baino gehiago, haien arteko harremanak “maila guztietan” estutzeko sarea behar duela izan esan zuen Enparanek. Horregatik, 2024 urtean gauzatzeko zeinbait proposamen aztertzeari ekin zioten. Udalerrien arteko topaketa gastronomikoak egitea, abesbatzen eta musika-banden trukea edota hirietako musika ekitaldietan parte hartzea planteatu zituzten.