Larunbatean Neuma laukotearen ikuskizuna, Itsas Etxean
Lau txirularik osatutako "kamera talde aseezin eta kementsua" da Neumak. Beren lehen diskoa aurkeztuko dute hilaren 3an.
Larunbatean Neuma laukotearen ikuskizuna izango da Itsas Etxean, 20:00etan. Lau txirularik osatutako taldea da, sonoritate berezia sortu eta beren burua “kamera talde aseezin eta kementsu” bezala definitzen dutenak.
Proiektu musikal berritzailea da eta Origen da beren lehenen lana. Sarrerak 6 euroan eskura daitezke (18 urtetik beherakoek 4 euroan) Arma Plazan, online edo leihatilan, emanaldia baino bi ordu lehenago.