Kurdistani buruzko jardunaldiak, larunbat honetan
Arratsalde osoan zehar izango dira jardunaldiak Kabigorrin, eta hitzaldia, musika kontzertua eta dantza ikastaroaz gozatzeko aukera izango da.
Kurdistan izango da protagonista larunbat honetan Kabigorrin. Arratsalde osoko jardunaldia antolatu du ateneoko taldeak eta 19:30ean hasiko dira. Egun osoko jarduerak, Daraciye taldeak dinamizatuko ditu zeinak Ipar Euskal Herrian bizi diren. Musikariak, poetak, eta dantzariak dira bertako kideak. Daraciye esatea, Kurdistango zuhaitz enblematiko batez aritzeaz da.
Hasteko hitzaldia eskainiko dute Ekialde Hurbileko laugarren naziorik handienari buruz. Nazioaren historia izango dute hizpide nagusiki. Turkia, Iran, Irak eta Siriaren estatuen artean dago banatuta egun Kurdistan.
Segidan, musikaren txanda izango da eta musika talde honek Anatoliako kantuak (batez ere Kurdistan, eta baita Turkia eta Armenian ere) euskaraz, okzitaneraz, eta gaztelaniaz sortutako olerkiekin nahasten ditu. Era horretan, Anatolia mendien eta mugarik gabeko Pirinioen arteko topaketa izatea dute asmo.
Haydar Iscen Saz da taldearen ahotsa eta musikariak Dengbej -en erara inprobisatu ohi du eta Kurdistango eta Anatoliako emakume askeen aldeko hainbat jaialditan parte hartu du, hala nola, Zehra Dogan, Pinar Selek, Nudem Durak.
Gainontzeko taldekideak honako hauek dira: Yohann Villanua poesia eta harmonium; Iban Perret, ahotsa, perkusioa (dar eta bendir instrumentuak) eta gitarra; eta Herve Aram txirulekin.
Jardunaldiekin bukatzeko, dantza tailerra egingo dute.