'Hiruak bat' laguntza programen edizio berria zabalduko dute
'Hiruak bat' mugaz gaindiko laguntza programa da eta haren baitan bi proiektu berri onartu zituzten 2023-2024 deialdian.
‘Hiruak bat’ mugaz gaindiko laguntza programa da, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez ematen dutena. Haren baitan bi proiektu berri onartu zituzten 2023-2024 deialdian.
Lehena Bizikleta mugaz gaindiko eremuan deitzen da eta Hendaiako Recycl arte elkartearen proposamena da. Hiru herrien artean bizikletaren erabilera sustatzeko 2024ko udaberrian bizikletaren festa antolatzea proposatzen du.
Bigarrena, berriz, Pierre Loti eta Miguel de Unamuno mugan izenburua du eta Ateneo Gipuzkoanok Pier Loti elkartearekin elkarlanean egindako proposamena da. Iaz Pier Loti hil zeneko mendeurena eta Miguel de Unamuno erbestertua izan gogoratzeko hiru hitzaldi antolatu ziren.
Hurrengo deialdia urte honetako bigarren erditik aurrera gauzatu beharrekoak. Proiektuak gauzatzeko gehienez 12 hilabeteko izango dituzte onuradunek eta ezaugarri jakin batzuk izan beharko dituzte. Hala nola, hiru udalerriak batzen dituen proiektua izatea; euskararen, gaztelaniaren eta frantsesaren erabilera bermatzea; edo eskualdeko hiru udalerrietako herritarren parte hartzea sustatzea.
Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren webgunean argitaratuko da.