Artoaren jardunaldiak Cilantropo jatetxearen eskutik
Merkataritza biziberritzeko estrategia planaren barruan, jardunaldi gastronomikoak antolatu ditu Cilantropok gaurtik igandera.
Cilantropo jatetxeak artoaren jardunaldiak antolatu ditu eta, horretarako, Irungo Udalak Merkataritza Biziberritzeko Plan Bereziarekin ematen dituen laguntzak baliatu ditu. Jardunaldi gastronomikoak izango dira, Mexiko ardatz delarik eta gaurtik 4ra luzatuko dira.
Euskal Herria eta Mexiko bat egingo dituen esperientzia izango dela azaldu dute eta topaketa gastronomikoaz gain, jarduera kulturalak ere antolatu dituzte, hala nola, Euskal Herriko eta Mexikoko pintxoen topaketa bat, bost aldiko afari bat, argazki erakusketa bat eta Mexikoko bazkaria.
- Otsailak 1, osteguna, 20:00etan.
- Malena Diazen La trenza argazki erakusketaren aurkezpena, Cilantropo jatetxean.
- Bost aldiko afaria Arroka Berri jatetxean (Hondarribian), Cilantropo jatetxearekin elkarlanean (prezioa, 65 euro eta edukiera 40 lagunekoa.
- Otsailak 2, ostirala, 19:00etatik 21:00era:
- Pintxche lagunarteko pintxo topaketa Real Union tabernan eta Cilantropo jatetxean (establezimendu bakoitzeko prezioa 15 eurokoa da eta jatetxe bakoitzeko edukiera 35 lagunekoa da).
- Otsailak 4, igandea, 13:30ean:
- La trenza argazki erakusketaren bukaera.
- 14:00etatik 16:00era Mexikoko bazkaria Cilantropo jatetxean (prezioa 45 eurokoa da eta 30 lagun gehienez).
Merkataritza Biziberritzeko Plana
Merkataritza Biziberritzeko planarekin establezimendu txikiak babestu nahi ditu udalak, eta hori egikaritzeko estrategia kolektiboak sustatzen dabiltza, baita hiriko jarduera ekonomikoetan integratzeko beste formula batzuk luzatzen ere.
Egun, bi dira laguntza lerroak: batetik, merkatari eta ostalari elkarteentzat; eta, bestetik, merkatari eta ostalari partikularrentzat. Saltokiei 25.000 euro eta ostalaritza establezimenduei 15.000 euro ematen zaizkie. Urte naturalaren barruan eska daitezke laguntzak.