Gazteartean programa jardueraz betea dator otsailean
Otsailerako antolatutakoen artean podcast tailerra, inauterietako jarduerak eta sukaldaritza tailerrak nabarmendu ditu udalak.
Jarduerez beteta dator otsailean Gazteartean programa. Irungo Udalaren Gazteria arloak antolatuta, Artia eta Martindozenea gaztelekuek eta Gazteartean konekta zerbitzuak aisialdi eskaintza zabala prestatu dute Irungo haur eta gazteentzat. Antolatutakoen artean, podcast tailerra, Inauterietako jarduerak eta sukaldaritza tailerra jarri dituzte nabarmen.
Gazteek San Blas opilak, napolitanak edo pizzak prestatzeko tailerrekin gozatzeko aukera izango dute. Horiekin batera, mozorro ikastaroak, beira berziklatuaren tailerrak, defentsa pertsonala eta inauterietako mozorro lehiaketa ere izango dituzte. Berrikuntza gisa, berriz, podcast ikastaroa aipatu dute; ostiralero egingo dute otsailean zehar, Olga Granderen eskutik. Horretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Ohi bezala, Martindozeneko Gaztelekuak bi gune izango ditu, adinaren arabera banatuak: Ostiralero eta larunbatero gaztelekuko bigarren solairua 15 eta 18 urte arteko gazteei begirakoa izango da, proposamen interesgarriak sortu eta garatu ditzaten.
Jarduera gehienak doakoak dira, eta izena emateko gaztelekuetara jo behar dute interesdunek edo posta elektronikora idatzita. Horretarako egin klik hemen. Whatsapp bidez ere egin daiteke, 690 70 64 71 telefono zenbakira mezua bidalita.
Artiako programazioa kontsultatzeko egin klik hemen; Martindozeneko programazioa kontsultatzeko, hemen egin klik; eta 15-18 urtekoen espazioan programatutakoak kontsultatzeko berriz, hemen egin klik.