Hondarribiaren bost urre Euskadiko tosta mugikorrekoan
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatutako lehian etxekoek emaitza oso onak lortu dituzte. Zilarrezko eta brontzezko dominak ere bere egin dituzte.
Larunbatean, Hondarribia Arraun Elkarteak antolatutako distantzia luzeko tosta mugikorreko Euskadiko VII. Txapelketan, etxeko arraunlarien emaitza on sorta bikaina berriz ere. Berdeek urrezko bost domina, bi zilarrezko eta brontzezko beste hiru irabazi zituzten. Nabarmentzekoa da eguneko probarik esanguratsuenetako batean (seniorren zortzikoan, lemazainarekin) lortu zuela urreetako bat Hondarribiak, eta han ere hirugarren izan ziren berdeak.
Jarraian, mailaz maila, lortutako dominak.
- Urrezkoak: gizonen absolutuen zortzikoan, lemazainarekin (arraunlariak: Mattin Colas, Iker Huarte, Xabier Salaberria, Xabier Olaskoaga, Aimar Kanpandegi, Beñat Egiazu, Ander Legazkue, Ibai Camarero eta Iker de La Linde lemazaina); mutilen mutilen zortzikoa, lemazainarekin (arraunlariak: Oier Bravo, Ekhi Sistiaga, Telmo Gaztelumendi, Manex Larretxea, Oihan Zeberio, Oier Anzisar, Iñaki Puente, Martin Lopez, Iker Colas lemazaina); nesken kadeteen laukoan (arraunlariak: Paule Amunarriz, Zahra Rodriguez, Nora Apezetxea, Marina Lorenzo); nesken haurren laukoan (arraunlariak: Lucia Sarasola, Itxaso Balerdi, Malen Martinez eta Amaia Retolaza), emakumeen beteranoen batekoan (arraunlaria: Maria Aranzazu Mariskal).
- Zilarrezkoak: mutilen haurren laukoan, mutilen haurren bikoan.
- Brontzezkoak: mutilen kadeteen laukoan, eta mutilen haurren batekoan.
Hondarribiak horiek baino askoz ontzi gehiago eraman zituen Bidasoko lehiara. Horien eta beste guztien emaitzak jakiteko klik egin hemen (PDF artxiboa jaitsiko da).