Hilaren 31, Martxoaren 8ko kartel lehiaketan parte hartzeko azken eguna
Irudi esanguratsu bat jaso nahi dute, M8aren bueltako egitarauak jasoko dituen ekitaldietarako. Jasoko dituzten lanekin erakusketa egingo dute.
Datorren asteazkenean, hilaren 31n, Hondarribiko Udalak eta Emeki elkarteak 2024ko martxoaren 8rako antolatu duten kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea itxiko da.
Antolatzaileek azaldu dute martxoaren 8aren inguruko ekitaldi guztiek inguruan “irudi esanguratsua” izatea dela asmoa. Kartelak, besteak beste, “Martxoaren 8a-Emakumeen Nazioarteko Eguna” lema jaso beharko du, eta bertikala (47 x 32 zm) izango da. Egile bakoitzak kartel bana aurkeztu ahalko du. Lehiaketan parte hartzeko oinarri eta baldintza guztiak dokumentu honetan jaso dituzte.
Kartelak bi modutan aurkeztu daitezke. Batetik, BAZ zerbitzuaren bidez; eta bestela, helbide elektroniko honetara bidali daitezke lanak. Lan guztiak Arma Plazan jarriko duten erakusketan agertuko dira, martxoaren 4ik 10era.