Garaipenaren bila abiatuko dira Txingudiren gazteak
Seniorrek atsedena izanda, gazteen taldeak Iruñea, Bilbo, eta Hernanira mugituko dira asteburuan.
Asteburu honetan, seniorren taldeak atseden hartuko badu ere, garaipenaren bila bidaiatuko dute Txingudi Errugbi Taldearen gazteen taldeek. 18 urtez azpikoek hilabete daramate lehiatu gabe. Azkenekoz, Ordizia jaso zuten Irunen, eta bihar, larunbata, Iruñearen aurka arituko dira Nafarroako Unibertsitateko zelaian, 11:00etan.
16 urte azpikoek bidaia egingo dute ere. Bilboraino mugituko dira bihar ere, larunbatean. 13:00etik aurrera, Uni Bilboren bigarren taldearen aurka arituko dira. Errekalde kiroldegian txapelketako bigarren faseko lehen puntuak eskuratzen ahaleginduko da eskualdeko taldea. Bilbotarrek, ordea, badakite zer den garaipena: Lekaroz garaitu baitzuten azaroaren 11n, 34-7. Uribealdearen aurka partida txukuna egin zuten Gabiria Txingudi/Baztaneko gazteek, eta jarrera berdinarekin helduko diote biharko hitzorduari.
Azkenik, 14 urtez azpikoek Hernanin dute hitzordua. Etzi, igandea, izango da haien partida, 10:00etan. Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldian, hasiera kaxkarra iraultzen saiatuko dira gaztetxoak.
Asteburu honetan lanean arituko den beste taldea sub 14a izango da. Hernanin jokatuko dute igandean, 10:00etatik aurrera, Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldian. Hiru partida baino ez zaizkie geratzen Txingudi eta Baztango gazteei Logroñon egindako hasiera kaxkarra iraultzeko.